XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KAPUA EDO AZAL-BELDARRA
Adoxophyes edo Capua reticulana
Garrantzia: Gure sagastietako beldar ezagunenetakoa da.

Egiten dituen kalteak, gero aipatuko dugun Pandemis-en antzekoak dira, eta erraza da har biak ere nahastea, antz handikoak bait dira.

Sintomak eta biologia: Kolore aldakorreko har honek, hosto-zatietan eta azaleko zirrituetan pasatzen du negua, eta uda iristean kalte handiak ekar ditzake sagarrondoaren kimu eta fruituetan.

Udaberrian hasten dira kimu berriak eta begiak hortzakatzen, ninfosia apirilaren azkenean edo maiatzaren hasieran edukitzen dute kalteturiko organoetan hari-sare batekin babestuta.

Tximeleta helduek kolore horiko plaka tipikoetan jartzen dituzte arrautzak.

Ekainaren azkenaldera jaiotzen diren harren belaunaldiak egiten ditu triskantzarik gogorrenak, berek zetaz eraikitako estalki baten azpian.

Kalteak hostoetan ikusten dira, deformatuta, karraskatuta edo guztiz janda geratuz eta fruituetan ere bai, azalean koskada irregularrak egiten bait dizkiete, zikatrizazioa zailduz eta ustelduraren onddoen erasoa erraztuz.

Neguko atsedenaldian, beldarrek mintz zuriska tipiko bat ehotzen dute hostoaren azpialdeko nerbio nagusiei erantsita, eta han pasatzen dute negua.

Borroka: Udaberriko erasoaldiak murrizteko, ona izaten da neguaren bukaeran, begiak handitzen hasten direnean, olio zuri gehi intsektizida bidezko tratamendu bat egitea.

Tratamendurik garrantzizkoena udako belaunaldiari egin behar zaio, ukipenezko pestizidak erabiliz, adibidez azefato, fosalone, triklorfon, etab.